SAN SEBASTIÁN GASTRONOMIKA 2025
San Sebastián Gastronomika hastear da! Urtero egiten da goi sukaldaritzako nazioarteko biltzar eta azoka hau Donostiako Kursaal Jauregian, eta aurten urriaren 6tik 8ra ospatuko da. Ilusio bereziarekin jasotzen du hiriak gertakari hau, eta ez da harritzekoa: edozein testuingurutan, edozein txokotan eta urteko edozein garaitan, sukaldaritza da Donostiako ezaugarri bereizgarrienetako bat.
Euskal gastronomia mundu osoan da ezaguna, eta Donostia arte honetan erdigune da. Harrotasunez esan dezakegu gure hirian eta haren inguruan 18 Michelin Izar jaso ditugula. Sukaldaritzaren magia, ordea, ez da goi-sukaldaritzako foku horietan bakarrik kontzentratzen: aipagarriak dira txipiroiak edo pantxineta bezalako errezeta tradizionalak, eta, nola ez, Donostiako pintxo ospetsuak, gure alde zaharra zaporez eta kulturaz betetzen dute miniaturazko sorkuntza horiek.
Beraz, biltzarrari harrera egiteko testuinguru ezin hobean gaude. Aurten, “Tradizioa eta Birsorkuntza” titulupean dator Gastronomika, eta izenburuak jasangarritasunaren kontzeptutik harago joateari egiten dio erreferentzia. Horretarako, benetako aldaketa ekarriko duten bi ideia jartzen ditu mahai gainean: alde batetik, sustraiak berrikustea, eta, bestetik, elikadura eta ekologia sistemak birsortzea.
Gastronomika 2025 programak egitarau zabala dakar: hitzaldiak, omenaldiak, sari-banaketak eta mahai-inguruak izango dira. Mundu osoko sukaldariek eta sukaldaritzako adituek beren berrikuntzak aurkeztuko dituzte, eta publikoak erakusmahaietan dastatu ahal izango ditu sorkuntzak. Aurten, Mitsuharu Tsumura chef perutarra da karteleko buru. Bere jatetxeak Maido du izena, eta The 50 Best zerrendaren arabera, 2025 urtean munduko jatetxerik onena da. Gainera, Niklas Ekstedt (Suedia), Jefferson García (Kolonbia), Thalía Barrios (Mexiko), Viviana Varese (Italia) eta Luigi Pomata (Italia) sukaldariek ere parte hartuko dute ekitaldian. Dastatzeak, lehiaketak, erakusketak eta bestelako guztietako jarduerak ere izango dira. Ez dirudi 2025eko edizioak huts egingo duenik.
Hurbildu zaitez Hotel Parmara, eta geratu zaitez Kursaaletik 5 minutuko ibilaldira. Oraingoan, gure auzoko pintxo horietaz ez ezik, Gastronomikaz ete gozatu ahal izango duzu. Esperientzia ahaztezina izango da. On egin!
