Guk honako ekintza hauek jarri ditugu abian; pentsamoldea aldatzeko bidearen hasiera da, baina pentsamolde orokorraren aldaketarekin eta denon inplikazioarekin soilik egingo dugu bidea. Mila esker zure laguntzagatik.
GARBITEGIA
– Berrerabili etxean bezala. Eskuoihalak berrerabili nahi badituzu, eskegi itzazu; berritu nahi badituzu, utzi lurrean edo dutxan.
– Egonaldi luzeetan, 4 egunean behin aldatzen ditugu maindireak. Gelazainek beharrezkoa ikusten badute, lehenago aldatuko dituzte. Sarriago alda daitezen nahi baduzu, eskatu harrera-lekuan.
UR-KONTSUMOA
– Ura baliabide naturala da. Ur-tanta bakoitzak balio du, beharrezkoa dena soilik kontsumitu.
– Edan Donostiako ura, gozoa eta kalitate handikoa da. (Espainia osoko 3 ur onenen artean sailkatuta dago. Ona eta merkea da, eta beharrezkoak ez diren hondakinak saihesten ditu)
BIRZIKLATZEA
– Etxean bezala sentitu, eta birziklatu.
– Bi birziklatze-gune dituzu Hotelaren eremu komunetan.
BEHEKO SOLAIRUAN: hall nagusian.
LEHEN SOLAIRUAN: igogailuaren ondoan.
GARBIKETA-
PRODUKTUAK
– Posible den guztietan, ingurumena errespetatzen duten garbiketa-produktuak erabiltzen ditugu.
– Gure garbiketa-produktu gehienek ingurumen-egiaztagiriren bat dute.
KONTSUMO
ELEKTRIKOA
– Etxean bezala, soilik behar duzun elektrizitatea erabili.
– Gure bonbilen % 100 LED edo kontsumo txikiko bonbilak dira.
– Nexus Energies konpainiarekin egin dugu hornidura-kontratua, gure instalazioetako elektrizitatea iturri berriztagarrietatik etortzen dela bermatzen baitu.
ERABILERA BAKARREKO
PLASTIKOAK
– Komunean, Hoteletako ia Amenitie klasiko guztiak kendu ditugu. Gure zerrendako produkturen bat behar izanez gero, eskatu harrera-lekuan. Irribarre batekin batera emango dizugu.
– Kafetegian, behin bakarrik erabiltzeko ia produktu ontziratu guztiak kendu ditugu (olioak, marmeladak, eztia, gurina, eta abar), eta oraindik erabiltzen ditugunak birziklatu egiten ditugu.
HORNITZAILE-
SAREA
-Ingurumen-kontzientziazioasustatzendugu, eta ingurumenaerrespetatzendutenproduktuakdituzten etaingurumen-politikaklandudituztenhornitzaileakkontratatzen ditugu.
– 0 kilometroko gero eta produktu gehiago sartu nahi ditugu, edo ahalik eta hurbilen ekoitzi diren produktuak; hartara, garraioan beharrezkoak ez diren kontsumoak eta kostuak saihestuko ditugu.