GABONAK EUSKAL HERRIAN
Eguberriek gauza asko esan nahi dute Euskal Herrian. Familia, ospakizuna eta batzuentzat erlijioa ere bai. Hala ere, kultura, tradizioa eta nortasuna ere badira, urteko egun hauek etxetik urrun pasatzea erabakitzen dutenentzat bereziki. Eguberrien eta toki bakoitzeko usadio eta ohituren arteko lotura ukaezina da, eta asko gustatuko litzaiguke Euskal Herrian gauzak nola egiten ditugun azaltzea.
Santo Tomaseko azoka (abenduaren 21a): Jaiegun honek Erdi Aroan du jatorria, nekazariak eta abeltzainak uztengatik eskerrak ematera eta urteko nekazaritza-zikloaren amaiera ospatzera biltzen zirenean. Gaur egun, baserritarrez janzten da jendea (Euskal Herriko jantzi tradizionalak) eta Alde Zaharrera hurbiltzen da, azoketan eskaintzen diren eskualdeko produktu tipikoak eskuratzeko: Santo Tomas eguneko talo tradizionalak eta sagardoa dira ospakizunaren protagonistak.
Olentzeroren jaitsiera (abenduaren 22tik 24ra): Olentzero euskal mitologiako pertsonaia bat da, abenduaren 24ko gauean haurrei opariak ekartzen dizkien ikazkina. Abenduaren 22tik aurrera, hiriko auzoetan Olentzeroren eta Mari Domingiren jaitsiera ospatzen da (Olentzerori garai honetako zereginetan laguntzen dion beste pertsonaia bat), eta ongietorri goxoa egiten zaio familia giroan. Donostiako hiri osoari dagokion jaitsiera ofiziala hilaren 24an egiten da 12:00etan, Urumea ibaian zehar.
Gipuzkoa plazako jaiotza: 50eko hamarkadan lehen aldiz jarri zen erakusketa da, eta, ondorioz, Donostiako tradizio bihurtu da. Jaiotzak ia 150 irudi ditu, metro bateko altuerakoak. Irudi horien bidez Gabonetako eszenak interpretatzen dira plazako lorategi guztietan zehar. Urtarrilaren 6ra arte denetik aurkituko duzu bertan: Erregeak, jaiotza, aingerua, okina, merkatua, Egiptora ihes egitea… baita Olentzero ere.
Hotel Parmatik gurean geratzera gonbidatzen zaitugu, gure auzoan gertatzear dagoen guztitik gertu. Gure esentzia ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Argazkia: Usoz, El Diario Vasco
