PASAIA ITSAS FEST
Adi! Plan bikaina proposatzen dizugu aste honetarako… Maiatzaren 14tik 17ra Pasaia Itsas Festen IV. edizioa ospatuko da. Bi urtean behin, nazioarteko itsas kultur ekitaldi honek aukera paregabea eskaintzen digu: munduko hainbat txokotako egurrezko itsasontzi tradizionalak Pasaian biltzen dira.
Hotel Parman behin eta berriz esaten dugu itsasoa gugan bizi dela, gu garena egiten gaitu eta baita eraldatzera bultzatu ere. Pasaian oso modu berezian bizi dute sentimendu hori: Gipuzkoako itsas tradizioari sakon lotutako herria da, eta mendeetan zehar arrantza, ontzigintza eta nabigazioa bezalako lanbideak nagusitu dia bertan. Bada, Pasaiako Udala eta Albaola elkarlanean ari dira Pasaiako portuaren balioa berreskuratzeko eta ondarearen portu gisa nazioarteko proiekzioa handitzeko. Pasaia Itsas Fest herriko historiaren balioa irudikatzeko egiten den apustua da, haren eraldaketari begira, betiere itsas ondare kulturaletik abiatuta eta ingurune naturalarekin harmonian.
Ondare- eta kultura-garrantziaz gain, gozamenak markatuko ditu egun hauek. Itsasontziz, belaz eta zuhaiztiz betetako badia ikusteko aukera izango duzu, eta itsasontzien estalkia eta barrualdea bisitatzeko aukera ere bai. Plan perfektua da badia mota guztietako belaontzien artean zeharkatzea eta kulturaz, gastronomiaz, itsas giroaz eta artisautzaz gozatzea.
Fantasia hau Hotel Parmatik 26 minutura dago garraio publikoan, Okendo Kalera hurbildu eta E09 autobusa hartu besterik ez duzu egin behar. Gu irrikitan gaude, zatoz eta gozatu!
