MIRAMAR MAGIKOA

 In Berriak

Ezagutzen duzu Miramar jauregia? 1893. urteko ingeles estiloko eraikin hau Kontxa eta Ondarreta hondartzen artean dago, eta badia osoa ikusten da bertatik; miresteko moduko irudia. Urteko edozein garaietan merezi du jauregiaren inguruko lorategietan paseatzea, eta hori gutxi balitz bezala, Gabon hauetarako Donostia Sustapenak magiaz bete du lekua.

Urteko garairik politena ez da inoiz oharkabean pasatzen Donostian; Gabonetako Azoka klasikoa (Urumea Pasealekuan eta Ramon Labayen plazan, Hotel Parmatik 6 minutuko ibilaldira), kaleko argiak eta noria (11 minutura) dira hiriaren ilusioa islatzen duten gauzetako batzuk.

Abendu honetan, Gabonetako agenda osatzeko, Miramar Magikoa iritsi da nobedade gisa. Intsektuen mundua modu artistiko eta argitsuan omentzen duen ikuskizun inmersiboa da, eta urtarrilaren 5era arte izango duzu bisitatzeko aukera. Erleak, euliak, tximeletak, kakalardoak… ziur ez zenuela inoiz imajinatu izaki horien eskala handiko irudien artean ibiliko zinenik, eta honen guztiaren zentzua argia da: intsektuen bizi-funtzioa, duela 400 milioi urte baino gehiago agertu zirenetik, ezinbestekoa da gure ekosistemei eusteko.

Sortzaileek 700 metroko ibilbide hau esploratzera, behatzera eta harekin harritzera gonbidatzen zaituzte, eta Hotel Parmatik gauza bera egitera animatzen zaitugu. Gozatu Kontxako Pasealekuan barrena ibilaldi lasai batean (32 minutu oinez Hotel Parmatik) edo garraio publikoa erabiliz (18 minutu Boulevardetik), erosi zure sarrera eta izan fantasia honen parte. Gabon hauetan, zain gaituzu intsektuen munduarekin batera distira egiteko.

Argazkia: Javi Colmenero

RESERVAR