FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN 34. ASTEA
Sorginek Donostia “inbaditu” dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean.
Urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean, Frantziako, Espainiako eta Japoniako filmek hartuko dute parte. Aste honetan hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea eta urriaren 27an egingo du, Vermin: La plaga lanarekin. Film luzeen sail ofiziala 23 filmek osatzen dute, Estatu Batuetatik etorritako filmen presentzia handiarekin eta Espainiako hainbat filmez gain, hala nola Santiago Alvarado Ilarriren Cuando los amos duermen, Francisco Javier Gutierrezen La espera, Caye Casasen La mesita del comedor eta Carlota Peredaren La ermita, Sitgesen izan ondoren eta areto komertzialetan estreinatu aurretik Donostiara heldu dena. Belen Rueda protagonista duen euskal koprodukzio honetatik bi emanaldi egingo dira.
Bat egin sorgin-aste honetan!
Iturria: Cadena Ser