Donostiako misterioak
Donostiaren eta haren hizkutzaren misterioak ezagutu nahi? Orain aukera duzu Yinkana digital berri honekin!
Donostia San Sebastián Turismoak yinkana digital bat sortu du 4 hizkuntzatan, bisitarientzat eta herritarrentzat, hiriaren historia eta milaka urteko hizkuntza, euskara, modu atsegin eta doanean ikasteko.
Hiriek gero eta antz handiagoa dute eta, hala ere, bisitariek benetakotasuna eta helmuga bakoitza berezi eta desberdin bihurtzen duena bilatzen dute, eta hori gure hizkuntza eta kultura nazioartean balioesteko eta zabaltzeko aukera bihurtzen da.
Horregatik, Udaleko Euskara Sailaren laguntzarekin, pista joko edo yinkana digital bat sortu dute, 4 hizkuntzatan, bisitariek zein herritarrek hiriari, historiari, kulturari eta hizkuntzari buruz modu dibertigarrian ikas dezaten.
Yinkana ezagutzera emateko lehiaketa bat hasi da Donostia Turismoko sare sozialetan. Lehiaketa horren bidez, parte-hartzaileek bi lagunentzako bazkaria irabazi ahal izango dute Petritegi sagardotegian. Lehiaketa abenduaren 3ra arte egongo da indarrean, Euskararen Egunera arte, eta egun horretara arte, aldian-aldian beste galdera batzuk argitaratuko dira jolas gisa Donostia Turismoaren Instagrameko profilean, yinkanaren oroigarri gisa, gure historiari eta hizkuntzari buruz ikasten jarraitzeko ere balioko dutenak.
Iturria: Basquemagazine