DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN XXIII. ZINEMALDIA
Apirilaren 23tik 30era bitartean, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 23. edizioa izango dugu Donostian. Ekitaldi honek mundu osoko giza eskubideen urraketari buruzko hausnarketa, sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea du helburu. Aurten, ‘Palestine 36’ (2025) filmak inauguratuko du jaialdia: Annemarie Jacir zinemagile palestinarrak zuzendutako lana da, 2019ko Zinemaldiaren Saria irabazi zuena. 1930eko hamarkadan gertatzen da, eta Palestinako herriak britainiarren kolonialismoaren aurka egindako borrokari buruzkoa da.

Giza Eskubideen Zinemaldia 2003an sortu zen, Donostiako Udalaren ekimen gisa eta hiriko Giza Eskubideen Arloak eta Donostia Kulturak antolatuta. Ordutik, bilakaera positiboa izan du: 2006an, Film Laburren Saila lehiakor bilakatu zen eta ‘Bawke’-k irabazi zuen Film Labur Onenaren Saria (Hisham Zaman; Norvegia, 2004). Orduz geroztik, errekonozimendu anitzak eskaini dira. Azken edizioan, Giza Eskubideen Zinemaldiaren Sariaz gain, lau sari banatu zituzten: Film Labur Onenaren Epaimahai Gaztearen Saria, Film Luze Onenaren Publikoaren Saria, Amnistia Internazionalaren Saria eta Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria.
Jaialdia Victoria Eugenia Antzokian (Hotel Parmatik 5 minutura oinez) eta Antzoki Zaharrean (Hotel Parmatik 7 minutura oinez) egingo da, nahiz eta lehenengoa izango den gune ofiziala. Beste leku batzuetan ere izango dira emanaldiak, hala nola Okendo Kultur Etxean edo Tabakaleran. Bertan, ‘Zinema eta Memoria’ zikloa egingo da.
Zinemaldi honen bidez, Donostian “zinema tresna boteretsu eta unibertsal gisa ulertzen da, irudien boterea aldarrikatu, eta horri esker kontzientziatzeko, hunkitzeko, eta baita mundua aldatzeko ere”. Espiritu hori argi eta garbi islatzen da aurtengo programazioan, filmek jorratzen dituzten askotariko gaien bitartez. Hala nola, emakumeek erlijioetan duten papera, Bangladeshko larrialdi klimatikoa eta ehungintza-industriako lan-prekarietatearen feminizazioa. Gainera, gazteentzako saioak eta eztabaidarako guneak ere egongo dira. Hona hemen titulu aipagarri batzuk:
- ‘Black Water’, Natxo Leuzarena, Bangladesheko larrialdi klimatikoari buruz
- ‘Made in EU’, Stephan Komandarevena, Europako ehungintzan emakumeen lan-prekarietatea aztertzen duena
- ‘À bras-le-corps’, II. Mundu Gerran girotua
- ‘The Disappearance of Josef Mengele’, Kirill Serebrennikovena, klandestinitatean bere bizitza berreraikitzeko Hego Amerikara ihes egiten duen Auschwitzen “heriotzaren aingeruari” buruzkoa.
- ‘Girls & Gods’, emakumeek erlijioetan duten papera zalantzan jartzen duena
- ‘Prometado el cielo’, Tunisiako sororitatea ardatz.
- ‘Sucia’, Bàrbara Mestanza aktorearen sexu-eraso esperientzian oinarritua
- ‘Ivan & Hadoum’, gizon trans baten bizitza jarraitzen duena sasoikako langile gisa lanean.
Bizi garen garaiotan, beharrezkoa da Giza Eskubideen alde halako lana egiten duten indarrak bultzatzea. Hotel Parman, bat gatoz zinemaldiaren asmo eta helburuekin. Zu ere horren parte izan zaitezke. Zure zain gaude!
