DFERIA: HASI DADILA IKUSKIZUNA
Antzerkia gustatzen zaizu? Eta dantza? Leku egokian zaude… Martxoaren 14tik 18ra, atsegin handiz hartzen dugu dFeria, arteaz zuzenean gozatzeko aukera paregabea.
Donostiako Arte Eszenikoen Azoka, Estatuko Arte Eszenikoen Koordinakundearekin (COFAE) dago elkartuta, eta 1988an hasi zuen bidaia, Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren sustapenari esker. Ikuskizunen aukeraketa eta erakustaldiaren kalitate artistikoagatik da ezaguna, eta baita aretoko programazioagatik eta programatzaileen bertaratzeagatik ere. Ondorioz, arte eszenikoetako profesionalentzat erreferente argia bihurtu da azoka; urteak daramatza estatu osoko azoken buruan.
Horrela, badirudi gure kaleak arte eszenikoen munduko izen garrantzitsuez beteko direla: dFeria plataforma aparta da sektoreko eragileen arteko topaketarako eta harremanen ezartzerako, eta Latinoamerikako eta Europako merkatuak finkatzen jarraitzen du.
Aurten, Dinarmarca izango du gonbidatu eta Italia, Argentina eta Taiwaneko konpainiek ere hartuko dute parte. Ikuskizunen % 48 dantzari eskainiko zaio, beste % 46 antzerkiari. zirku-ikuskizun batez eta hainbat diziplinatako beste batez ere gozatu ahal izango dugu.
Programazioa gure hiriko antzoki eta eszenatoki maiteetan garatuko da: Tabakalera, Lugaritz Kultur Etxea, Egia Kultur Etxea… Eta, nola ez, gure inguruko agertokietan: Victoria Eugenia eta Kursaala, biak Hotel Parmatik 5 minutura oinez.
Aprobetxatu eta geratu gurekin. Azken finean, nori ez zaio ikuskizun on bat gustatzen?
