DANTZA: ARIMAREN EZKUTUKO HIZKUNTZA
Marta Grahamen (1894-1991) arabera, “dantza arimaren ezkutuko hizkuntza da”. Amerikako Estatu Batuetako dantza modernoaren artista nagusiaren hitzak dira hauek, eta XX. mendeko koreografo handienetakotzat hartzen denarenak. Donostian dantza ulertu eta bizitzeko modu hau besarkatzen dugu, eta horren erakusgarri dira Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak dantzaren hilabetea ospatzeko antolatutako ekitaldiak.
Aurreko asteburuan, dantza gertu-gertutik bizi ahal izan genuen Alderdi Ederren, Dantza Kalean jaialdiari esker. Hurrengo egunean, gure Kontxako pasealeku maitea balletaren elegantziarekin jantzi zuten 33 irakasleren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletako 1485 ikaslek: urtero bezalaxe, XVIII Kontxako Baranda hunkigarria izan zen.
Baina ikuskizuna ez da amaitu. Maiatzaren 3an ospatuko dugu XXIX Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala, eta Victoria Eugenia Antzokia dantza estilo ugaritako erakustaldien testigu izango da. 12:00etan eta 19:00etan izango dira emanaldiak eta, besteak beste, Eukene Sagüés, Mattia Santini, Irma Hoffren, Raphaël Canet, Ada González dantzariak eta Malandain Ballet Biarritz, Led Silhouette, Kresala Dantza Taldea, Compañía Danza Mobile konpainiek parte hartuko dute.
Sariak ere egongo dira! Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Thierry Malandain ospe handiko koreografoa saritzea erabaki du aurten eta 19:00etako ekitaldian egingo dute.
Hotel Parmatik 3 minututara izango duzu dantzaren munduan murgiltzeko aukera. Eskuratu sarrerak eta zatoz!
