DANBORRAK BEROTZEN
Danborradak 1836an du jatorria eta urtarrilaren 20an Donostiak patroiaren eguna ospatzeko erabiltzen duen jaia da. Donostiako inauterietako konpartsa gisa sortu zen, eta handik gutxira patroia hiriko kaleetan zehar ospatzea tradiziotzat hartzen hasi zen.
Hasiera batean, parte-hartzaileak mozorrotuta joaten ziren, baina geroago Independentzia Gerran parte hartu zuten batailoi gipuzkoarren antzera uniformatu ziren, janzkera militarreko estilo frantses batekin. San Sebastian egunean ia ezinezkoa da danborradarik ez ikustea Donostiako kaleetan; izan ere, 147 konpainiak baino gehiagok (20-50 danbor eta 50-100 upel artean, musika banda batek lagunduta, banderadunak eta kantinerak) bizia ematen diote hiriari bere abesti eta dantzekin.
“Gu beti pozez, gu beti alai!”
Urtarrilaren 20a egun handia izango da berriro Donostian. Emozioz ospatuko dugu igoera eta jaitsiera, eta konpainiez gozatuko dugu gure kaleetan barrena desfilatuz.
Iturria: Donostia Turismoa