ALFONBRA GORRIA BUELTAN DA

 In Berriak

Emozioa iritsi da hirira. Artearen, izarren eta glamourraren itsasoan murgilduta gaude: soineko dotoreek, izugarrizko panelek eta, nola ez, alfonbra gorriak apainduta dago Donostia. Bai, heman da Zinemaldia.

Irailak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 73. edizioa ekarri du, 19an hasi eta 27ra arte. Argi dago udaren itxiera indartsu datorrela hirian: Kontxako Banderan, Euskal Jaiaetan eta Boga Boga Festibalean jai giroa zen nagusi, eta orain zinemaren munduak gure etxean jarri du fokua. 

Estatu eta nazioarte mailan ospe handia du en jaialdia da gurea: 1953tik zinemaren munduko ekitaldi handien lekuko izateaz gain, Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak kategoria goreneko zinema-lehiaketa izendatu zuen.

Aurten, 56 herrialdetako 254 lan banatuko dira hiriko proiekzio areto zoragarrietan. Horien artean ditugu Kursaal Jauregia eta Victoria Eugenia Antzokia, biak Hotel Parmatik bost minutuko ibilaldira daude. Zinemaldiaren parte diren lanen artean, Sail Ofizialean proiektatzen direnak nabarmentzen dira, horiek baitira Urrezko Maskorra jasotzeko hautagai. Horien artean daude Alauda Ruiz de Azua Goya irabazlearen Los domingos, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Maspalomas drama eta Kasia Adamik zuzendari poloniarraren Winter of the Crow (Belearen konspirazioa). Azken hau itxiera ekitaldian proiektatuko dute. Bestalde, Zinemaldiaren garrantzia ez dator soilik izen handiko filmen presentziatik. Euskal zinema sustatzea eta bultzatzea da lehiaketaren zutabe nagusietako bat Zinemira sailean. 

Nolakoa izango litzateke zure idoloek zapaldutako alfonbra gorri beretik paseatzea? Edizio honetan Angelina Jolie, Juliette Binoche, Paul Dano, Harris Dickinson, Colin Farrell, Denis Lavant, Ron Perlman, Charlotte Rampling, Renate Reinsve eta Stellan Skarsgard izango dira beste askoren artean. Gainera, ibilbide ikusgarria duten bi emakumek jasoko dute Donostia Saria, zinemaren munduari egin dioten ekarpenagatik: Esther Garciak eta Jennifer Lawrencek.

Iritsi da, beraz, urteko garai hura: gehien miresten dituen artistekin denbora eta espazioa partekatzera iritsi daiteke bat, eta baita filmen estreinaldietan publikoaren parte izatera ere, lanaren sortzaileekin batera. Entzuten duzu txalo zaparrada hori? Hotel Parman, eta haren ametsetako kokapenari esker, zentzumen guztiekin gozatu ahal izango duzu jaialdiaz. 

Gora zinema! Zure zain gaude!

RESERVAR