TXOKO EDERRENEKIN INGURATUTA
Aste Santua joan zaigu iada. Egun hauetan hiria bertakoen eta bisitarien ilusioz bete da, eta oraindik ere nabaritzen dugu. Kolore horrek ez du zergatik desagertu behar, apirila hilabete aproposa baita kapritxozko eskapada baterako, eta beti geratzen direlako toki ikusgarri gehiago ezagutzeko. Hori da, hain zuzen ere, Hotel Parmatik kontatzera gatozena: Donostia leku paregabea da, eta bere xarmaren parte dira haren inguruko herriak. Herri horietako bakoitzak zerbait berezia dauka eta ibilgailu publikoak denetara iristeko aukera ematen du. Hona emen gomendio batzuk:
- Zarautz
Zarauzko Hondartzari “Hondartzen Erregina” ere dieitzen diote:
Euskal Herriko zabalena da, eta Kantauri itsasoko hondartzen artean luzeenetakoa. Ez da harritzekoa surfa herriko kulturaren zati handi bat izatea, eta nazioartean ere ezaguna da kirol honen munduan sartuta daudenentzat. Horrez gain, malekoian zehar paseatzea plan polita da beti, eta itsasoaz haratago, Zarautzen ikusteko asko dago; Narros jauregia, Karlos Arguiñano jatetxea eta alde zaharra, esaterako.
Hara iristeko, Maria Kristina Zubian UK10 autobusa hartzea gomendatzen dizugu, 25 minutuko bidaia da.
- Getaria
Zarautzetik Getariara paseoan joateko aukera dago 4,5km-ko ibilbidean zehar. Pasiaia natural ezin ederragoaz gozatuko duzu, mendiko berdea eta kantauri itsasoko urdina konbinatzen dituena, eta amaieran sari paregabea; Getariako
portuan bazkaltzea, arrantzaleen herri honek eskaintzen dituen zaporeekin gozatzeko. Harresiz inguratutako Erdi Aroko txoko honek xarma berezia du, eta San Miguel mendiarengatik da ezaguna; “Getariako arratoia”, hain zuzen ere. Juan Sebastián Elkanori eskainitako monumentua edo Cristobal Balenciaga Museoa bisitatzeko aukera izango duzu; biak dira Getarian jaioak.
Donostiatik zuzenean Getariara iritsi nahiko bazenu, Maria Kristina Zubian UK10 autobusa hartzea gomendatzen dizugu, 35 minutuko bidaia da.
- Hondarribia
Hondarribia Bidasoa ibaiaren itsasadarrean dago, Jaizkibel mendiaren hegalean. XVII mendean frantsesen aurkako hainbat gatazketan irabazle atera zen herria, eta horren erakusgarri da alde zahar ederra eta bertan mantentzen diren Erdi Aroko harresiaren zatiak. Herri arrantzalearen espiritua gordetzen duten etxe koloretsuak ikustea eta hondartza mirestea nahikoa dira Hondarribia bisitatzera animatzeko. Hala ere, askoz ere gehiago eskaintzen du: Arma Plaza historikoa eta bertan dagoen Carlos V.aren gaztelua, giro onez beteriko La Marina auzoa eta Arroka Berri edo Alameda bezalako jatetxeetako gastronomiaz gozatzea.
Hara iristeko, Gipuzkoa Plazan E21 autobusa hartzea gomendatzen dizugu, 30 minutuko bidaia da.
- Biarritz
Biarritzek badu zerbait berezia: aipatutako txokoen artean Euskal Herriaren alde frantsesean dagoen bakarra da.
Zarautzen antzera, surfa oso garrantzitsua da hirian, eta itsasoak duen garrantzia giroan sentitu daiteke. Biarritzeko Farotik hasi eta itsasertzearen inguruan paseatzeak txundituta utziko zaitu; aristokraziaren egonleku izanagatik duen luxuzko arkitektura, naturaren berdea eta itsasoa konbinatuta paisaia benetan ederra sortzen da. Ibilbide horretan, gainera, Biarritzeko puntu garrantzitsuenak ikusteko aukera izango duzu: 1929ko kasinoa, arrantzaleen portua, Kapera Inperiala, Aquariuma, itsasoan barrena sertzen den Birginaren Arroka… Ahal izanez gero, autoan joatea da aukera komodoena (50 minutuko bidaia), eta bestela trenean joan zaitezke (Donostiatik Hendaiara eta ondoren Hendaiatik Biarritzera).
Ikusten duzunez, ez duzu planik faltan botako. Zeren zain zaude? Zatoz Hotel Parmara eta deskubritu inguratzen gaituzten txoko eder horiek.
