SINGLE FIN CLASSIC 2026: BENETAKO SURFA ZURRIOLAN
Ekainaren 19an eta 20an Single Fin Classic jaialdia izango dugu Zurriola hondartzan, Donostiako surf ekitaldi esanguratsuenetako bat, hain zuzen ere. Hawaii Donostiaren eta Oxbowren eskutik, txapelketa honek nazioko eta nazioarteko surflariak biltzen ditu urtero Groseko bihotzean, eta itsasoaren ondoan giro paregabea sortzen du.
Gros auzoaren ezaugarri bereizgarri dira surfa eta giro ona, eta asteburu hau aukera ezin hobea da bi gauzekin gozatzeko. Nola ez, Hotel Parmatik 15 minutuko ibilaldira eta ekaineko eguraldi paregabearekin.
Single Fin Classic gila bakarreko longboard klasikoan oinarritzen da; modalitate honek surfaren esentzia garbi eta dotoreena berreskuratzen du. Maila guztietako 80 surflarirekin gozatzeko aukera izango dugu; Gabi Malone, Nathan Sadoun, Álvaro Rezola, Clovis Donizetti, Mathieu Marechal, Jon Irigoyen, Andoni Gracia eta Urko Ezkurdia kasu.
Hala ere, asteburu honetakoa ez da lehiaketa bakarrik: surfaren estiloaren, olatuen gaineko arintasunaren eta balio tradizionalen ospakizuna baizik. Bi egunetan zehar, parte hartzaileek benetako ikuskizuna eskainiko dute uretan, eta publikoak esperientziaz goza dezake hondartzatik eta Zurriola pasealekutik.
Txapelketa topagune bihurtu da zaleentzako, bisitarientzako eta bizilagunentzako, eta Gros sentsazio onez beteko du, zalantzarik gabe. Zu ere honen parte izan zaitezke. Bizi ezazu surfa, merezi du eta!
