SAN JUAN GAUA, GAU MAGIKOA

 In Berriak

Udako solstizioa iristear dago, eta Donostian irrikaz gaude: errautsen usainak bilduko du hiria eta ilunpetan suak argituko du gure ospakizunerako bidea.  Izan ere, ekainaren 23an ospatzen da San Juan Gaua, eta hiriko kaleak eta auzoak argiz, musikaz eta giro benetan atseginez beteko dira udarari ongietorria emateko.

Sua kokatzen da jaiegun honen erdigunean; tradizionalki, eguzkiaren indarra sinbolizatzen zuen su bakoitzak eta elementu garbitzaileak ziren, energia negatiboak atzean uzteko eta etapa berri batean sartzeko. Ohitura ezagunenen artean daude suak indarra galtzen duenean sugarren gainetik salto egitea, ziklo berrirako desioak eskatzea edo babesarekin eta zorte onarekin lotutako loreak eta landareak biltzea. Horrez gain, suaren garrantzia ezin hobeto irudikatzen da ospakizunean bertan, haren bueltan biltzean datzalako.

Ekitaldi nagusia Konstituzio Plazan egiten da, Hotel Parmatik 5 minutuko ibilaldira. Bertan, hiriko zeremonia nagusiaren protagonista den lizar tradizionala jartzen da, eta Goizaldi dantza taldeak dantza tradizionalak interpretatzen ditu bere inguruan. Adibidez, zortzikoa eta gizon dantza. Baina hiriko auzoak ez dira motz geratzen, askok beren suak egiten baitituzte. Egiatik Intxaurrondoraino, Aiete, Antigua edo Saguesetik igaroz, suak Donostiako hainbat txoko argitzen ditu, bizilagunek eta bisitariek musika, gastronomia eta tradizioa partekatzen duten bitartean.

San Juan Gauean Hotel Parman ostatu hartzeak udaren hasieran sortzen den giro berezi horrekin gozatzeko aukera ematen du, eta ezin hobea da iraganeko gaitzak atzean utzi eta berriz hasteko; pozez, kemen onez eta zorterik onenarekin. Une magiko bat dugu zain, San Joan gau zoriontsua opa dizuegu

RESERVAR