PRIBATUTASUN-POLITIKA
DATUAK BABESTEKO POLITIKA
Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016 /679 (EB) Erregelamenduak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak PARMA OSTATUA, SLU tratatuko dituela (IFK B44911634, helbidea General Jauregui, Nº11; 20003 Donostia, telefonoa 943428893 eta posta elektronikoa hotelparma@hotelparma.com)
Zure datu pertsonalen tratamenduaren xedea
Formulario honetan eman dizkizugun datuak egindako informazio-eskaerari erantzuteko erabiliko dira.
Legeak eskatutako epealdian gordeko dira datuak, baldin eta datu pertsonalak ez erabiltzeko jakinarazten ez baduzu; kasu horretan, berehala blokeatuko dira.
Eskatutako zerbitzua emateko kontratatu duzun alojamenduaren kudeaketaren kasuan, berau kudeatzeko eta fakturatzeko erabiliko ditugu zure datu pertsonalak.
Beti erabili ahal izango dituzu datuetan sartzeko, zuzentzeko, eramateko eta tratamendua mugatzeko eskubidea, baita tratatzeko diren datuak ezabatzekoa ere.
Zure datuen tratamenduaren legezkotzea
Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria interesatuaren baimena da, datuak biltzeko web-orriko formularioa betetzean eta onartzean.
Hartzaileak
Datuak ez dira hirugarrenei lagako, legezko obligaziorik ez badago edo tratamenduaren xedea betetzeko beharrezkoa ez bada.
Erabiltzailearen eskubideak bere datuak ematean
Hauek dira pertsona interesatu gisa eta DBEOrekin bat etorriz dituzun eskubideak:
• Zuri buruzko datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea
• Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea
• Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea
• Datuak eramateko eskubidea
Datu pertsonalak babesteko dituzun eskubideak erabil ditzakezu komunikazio bat idatziz bidalita PARMA OSTATUA, SLU edo posta elektronikoaren helbide honetara, hotelparma@hotelparma.com. Bertan, aurretik aipatutako zure eskubideak erabili nahi dituzula adieraziko duzu eta NAN edo beste agiri baliokide baten kopia gehituko duzu zure identitatea ziurtatzeko.
Segurtasun-neurriak
PARMA OSTATUA, SLU bermatu egiten du beharrezko segurtasun-neurri guztiak ezarri dituela unean uneko teknologia-mailarekin bat etorrita datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko.
Aldaketak oraingo pribatutasun-politikan
PARMA OSTATUA, SLU beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika edo erabilera-baldintzak aldatzeko eskubidea, indarrean dagoen legeriara egokitzeko halakorik egin behar izango bada. Webgune honen erabiltzaileari gomendatzen zaio orri hau aldizka gainbegiratzea, webgune hau erabiltzaileak erabiltzen badu ulertu egingo baita onartu egiten duela pribatutasun-politika. Bildutako datu pertsonalen erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna ziurtatzen ditugu. Segurtasun-neurriak hartu dira datu pertsonalak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo haietan sartzea eragozteko. Hala ere, PARMA OSTATUA, SLU ez da datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen intzidentzien erantzule egingo, baldin eta sistemei egindako eraso batek edo baimendu gabeko sarbide batek eragindakoak badira, kontuan hartuta kasu horietan ezinezkoa dela halakorik detektatzea edo saihestea, unean uneko teknologiaren egoeraren araberako neurriak hartuta ere.