MILA ESKER GURE FUNTSA ETA ZENTZUA GOGORA EKARTZEAGATIK

 In Berriak

Duela egun batzuk, Ritchyeren opari bat jaso genuen. Auzoko aspaldiko ezaguna dugu Ritchye, eta berak margotutako koadro batekin eman zigun ezustekoa. Bertan, Hotel Parmaren sarrera ageri da: Donostiako Paseo Berritik pasa den edonork berehala ezagutuko lukeen argazkia, zalantzarik gabe. Horrek zerbait ekarri digu gogora. Ez da lehen aldia Hotelaren arima antzematen eta transmititzen duten lagun, bezero eta artista harrigarrien artelanak eta ekarpenak jasotzeko zortea duguna. Ukitu ezin den zati hori, eta erakundeei haien nortasuna ematen diena.

Horien artean, gure bezero preziatua dugu, Marta Balañá. Bera da gure bezero guztiak Hall-eko erdigunetik jasotzen dituen koadroaren egilea. Gure dekorazioaren giltzarria izateaz gainera, koadro honek bizilagun maite dugun Javier Querejetaren lana inspiratu zuen enpresaren irudi korporatiboa berritzeko lanean zebilenean. Harrotasunez mantentzen dugu oraindik berak sortu eta diseinatu zuen Hoteleko harkaitzen logoa.

 

 

Aipatzekoa da, baita ere, Manu Cristobalen lana. Izan ere, 2004 urtean enpresaren familia jatorria bereganatu zuen koadro batean sentsibillitate handiz. Hotelaren 25. urteurrenean zazpi seme-alabek bikote fundatzaileari oparitu zioten koadro hori bera. 

Eskerrik asko bihotzez zuei guztiei, eta bereziki Ritchyeri, gure zentzua eta funtsa zein den gogorarazteagatik.

 

RESERVAR