Kontxa hondartza, munduko hoberenetako bat

 In Berriak

TripAdvisor bidaia atariak munduko 25 hondartza onenen rankinga argitaratu zuen aurreko hilabetean, erabiltzaileek urte osoan zehar bisitatu dituzten hondartzei buruz plataforman egin dituzten iritzi eta iruzkinetan oinarrituta.

Aurtengo zerrendak Espainiako bi ordezkari ditu: Kontxako hondartza Donostian eta Muroko hondartza Mallorcan. 

15. postuan, maskor formako badia bat, muinoz eta eraikin historikoz inguratua:  Kontxako hondartza hiritarra, Donostian. Anfiteatro honetan hondar leuneko paradisua, ur lasaiak eta era guztietako zerbitzuak daude – Bandera Urdina jaso du garbitasunagatik eta ingurumen-kalitateagatik –.

Itsas pasealekuak, lekuaren ikuspegi ederrak eskaintzeaz gain, jatetxe ugari ditu bertako gastronomiarik onena dastatzeko.

Iturria: Condé Nast Traveler 

ERRESERBA