INAUTERIAK DIRA!

 In Berriak

Urtero bezala, makina bat festa eta ospakizunekin etorri zaigu otsailaren hasiera. Donostiarrok ospatu berri sugu San Blas eguna, baita makilak atera eta Santa Agedan kantari ibili ere, eta kaldereroz jantzi ginen aurreko asteburuan mailu eta zartaginekin soinu pixka bat egiteko. Hurrengo egunean, Inude eta Artzainetan ibili ginen jai giroan. Hau dena asteburu honetarako beroketa izan dela iruditzen zaie batzuei… Hilabeteko onena dator; inauteriak.

Euskal Herriko toki askotan, inauteriak euskal kultura eta mitologiarekin estu loturik daude, eta kontakizun zaharretako pertsonaiez mozorrotu ohi da jendea. Esate baterako, Iturenen eta Zubietan joaldunak dira inauterietako protagonistak; bizkarrean daramaten zintzarria astintzen dute espiritu gaiztoak uxatu, lurra esnatu eta udaberriari dei egiteko. Lantzen, bestalde, herritarrek Ziripot, Miel Otxin eta Zaldikoren istorioari ematen diete bizia.

Un recorrido simbólico de los 'joaldunak' de Ituren y Zubieta — dantzan.eus  Joaldunak                                        Ziripot   La leyenda del malvado Miel Otxin y su caballero Zaldiko - GARA

Gipuzkoan, Tolosako inauteriak dira famatuenak eta ez dago lagunartean disfrutatzeko toki hoberik. Aurten festa hasi berri da; otsailaren 12tik 17ra arte kaleak txarangaz, danborradaz, kontzertuz eta kolorez josiko dira. Egunean zehar, koadrilek lan handiarekin prestatutako konpartsak atera ohi dituzte kalera, eta ez dago hitzik sortzen den giroa deskribatzeko. Bertan aurkituko dituzu mozorro originalenak, Hotel Parmatik atera, Boulevardean autobusa hartu eta 30 minutu ingurura.

Donostiarrok, ordea, ez dugu atzean geratu nahi izan, eta hiriburutik aldentzeko gogo gutxi duten horiek ere badute zeregina. Gaur gauean, Illunben, hiriko konpartsen aurkezpena egingo da mozorro, musika eta dantza artean. Ondoren, larunbat eta igandean 17:00etatik aurrera, konpartsa horiek Donostiako erdigunean zehar arituko dira desfilean. Inauterietako jai giroari Sardinaren ehorzketarekin emango zaio amaiera.

Guk ezin dugu gehiago itxaron… Eta zu? Zertaz mozorrotuko zara? Hotel Parman jakiteko irrikitan gaude, kontaiguzu!

RESERVAR