EGURALDI TXARRARI, GOGO ONA

 In Berriak

Azaroan murgilduta gaude jada, aspaldi esan genion agur udarako jendetzari eta berokiak gure eguneroko lagun bilakatu dira. Eguraldi txarraren garaia iritsi da eta erraza da hurrengo oporrak urrun daudela irudikatzea, erraza da ilusioa galtzea. Bada, sekretutxo bat kontatzera gatoz: azaroa hilabete ezinhobea da asteburuko eskapadatxo lasai batean Donostia bisitatzeko. Donostiarrok gure ADN-an daramagu euria, eta hiriak milaka aukera eskaintzen ditu egun beltzenetan ere txoko berrik ezagutu, atseden hartu eta kutura sentitzeko.

San Telmo Museoa bisitatzea beti da aukera paregabea. Euskal gizartearen, historiaren eta kulturaren inguruko erakusketak aurkituko dituzu bertan, eta  Hotel Parmatik bost minutuko ibilaldira dago. Bisita amaitzerakoan, Museoko kafetegian zerbait hartzeko aukera izango duzu, edo San Telmo plazan bertan dagoen Baluarte tabernara gerturatu zaitezke, toki ezinhobeak dira biak. Aquariumera joanez gero, itsas-azpiko munduan murgilduko zara  (Hotel Parmatik 12 minutuko ibilaldira) eta La Perla Talasoterapiako masaje eta termekin inoiz baino gehiago erlaxatuko zara. Buen Pastor Katedrala bisitatzea ere ezinbestekoa da, eta aitzakia paregabea gainera ondoren Donostiako erdiguneko dendak ikustera joateko. 

Otorduak ere garrantzitsuak dira, noski, eta zaila izaten da aukeratzea… Esate baterako, Argitanen gosaldu dezakezu, Gandariasen bazkaldu, Konstituzio plazako Txurrut tabernan zerbait hartu eta Txuletan afaldu. Hotel Parman oso ondo inguratuta gaude… eta hauek aukera gutxi batzuk besterik ez dira!

Guk argi dugu: eguraldi txarrari gogo onez erantzun behar zaio. Eman baiezkoa asteburu horri, eta ezagutu Donostia bere momentu lasaienean… Ez zara aspertuko!

Argazkia: El Diario Vasco

RESERVAR