DONOSTIAKO JAZZALDIA
5 egun, 12 agertoki, 77 kontzertu…Badatorr Donostiako 61. Jazzaldia! Uda bakoitzean, Donostia erritmoz betetzen da Europako musika ekitaldi ospetsuenetako bat ospatzeko; uztailaren 22tik 26ra, Donostia jazzaren epizentro mundiala izango da.
Espainiako jazzaldirik zaharrena da gurea, bai eta Europako beteranoetako bat ere, eta bere magia urtez urte ugaritzen da: artista ospetsu eta berriek txundituta utziko zaituzte beren ikuskizunekin.
Artista aipagarrienen artean Diana Krall, Pat Metheny, Samara Joy, Marcus Miller eta LP daude, eta jaialdia une aproposa da gainera bertan daukaguna omentzeko: 30 euskal artista izango ditugu. Hiriko hainbat agertokitan izango dira emanaldiak, adibidez, Victoria Eugenia Antzokian (Hotel Parmatik 3 minutuko ibilaldira), Zurriola hondartzako Keler Gunean (Hotel Parmatik 5 minutuko ibilaldira) eta Trinitate Plazan (5 minutuko ibilaldira). Jazzaren zale amorratua bazara edo bestelako esperientzia kultural baten bila bazabiltza, jaialdia ezinbesteko hitzordua da.
Hotel Parman badakigu ez dagoela udako jaialdi bat baino gauza hoberik, eta irrikitan gaude iristeko. Zoaz zure sarrerak hartzera… edo gozatu doako kontzertuez! Zure zain gaude.
