58. JAZZALDIA

 In Berriak

 Parma Hotelean ohetik Jazzaldiaz gozatu ahal duzu!

Aurtengo Jazzaldiak lehen mailako artista ugari izango ditu, eta azken prestaketak egingo ditu hiriak izar handiz betetako jaialdi handi batez gozatzeko.

 16 agertoki egongo dira: Trinitate Plaza, Keler Gunea (Zurriola hondartza), Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia, Škoda San Telmo Museoa, Frigo Gunea, Fnac Gunea, Chillida Leku, Kutxa Fundazioa (Tabakalera), Club Aretoa, Nauticool, Garbera, San Martin Merkatua, Irun, Fnac Foruma eta María Cristina Hotela. Guztira 90 kontzertu izango dira, horietatik 60 dohainik, 25 tokiko taldeenak, 9 familientzat Txikijazzaren hamaikagarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren ─Espainiako Jazzaren erakustaldia, aurten berriro izango duguna Donostiako Jazzaldian─ bederatzigarren ediziokoak, 4 Katapulta zirkuitukoak…

Aldez aurretik iragarri diren programazioan izar handiak eta artista ospetsuak daude, besteak beste Norah Jones, Ben Harper, Joss Stone, Pat Metheny, Village People, Abdullah Ibrahim, Kenny Barron, Enrico Rava, Bill Frisell, Tiken Jah Fakoly, Yosuke Yamashita, Fred Wesley & The New J.B.’s, Jerry Bergonzi, Eri Yamamoto, Bamba Wassoulou Groove, Michele Hendricks & Ronald Baker Project…

ERRESERBA