

{"id":5153,"date":"2026-02-13T21:30:54","date_gmt":"2026-02-13T21:30:54","guid":{"rendered":"https:\/\/hotelparma.com\/?p=5153"},"modified":"2026-02-13T20:22:27","modified_gmt":"2026-02-13T20:22:27","slug":"inauteriak-dira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/inauteriak-dira\/","title":{"rendered":"INAUTERIAK DIRA!"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Urtero bezala, makina bat festa eta ospakizunekin etorri zaigu otsailaren hasiera. Donostiarrok ospatu berri sugu San Blas eguna, baita makilak atera eta Santa Agedan kantari ibili ere, eta kaldereroz jantzi ginen aurreko asteburuan mailu eta zartaginekin soinu pixka bat egiteko. Hurrengo egunean, Inude eta Artzainetan ibili ginen jai giroan. Hau dena asteburu honetarako beroketa izan dela iruditzen zaie batzuei\u2026 Hilabeteko onena dator; inauteriak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Euskal Herriko toki askotan, inauteriak euskal kultura eta mitologiarekin estu loturik daude, eta kontakizun zaharretako pertsonaiez mozorrotu ohi da jendea. Esate baterako, Iturenen eta Zubietan joaldunak dira inauterietako protagonistak; bizkarrean daramaten zintzarria astintzen dute espiritu gaiztoak uxatu, lurra esnatu eta udaberriari dei egiteko. Lantzen, bestalde, herritarrek Ziripot, Miel Otxin eta Zaldikoren istorioari ematen diete bizia.<\/span><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"\" src=\"https:\/\/static01.diariodenavarra.es\/uploads\/imagenes\/bajacalidad\/2021\/02\/02\/_ituren_29d54277.jpg?423085a71ca1171005606693d8397944\" alt=\"Un recorrido simb\u00f3lico de los 'joaldunak' de Ituren y Zubieta \u2014 dantzan.eus\" width=\"272\" height=\"181\" \/>\u00a0 Joaldunak\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Ziripot\u00a0 \u00a0<img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/gara.naiz.eus\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_1373\/p050_f02_94,3x72.jpg\" alt=\"La leyenda del malvado Miel Otxin y su caballero Zaldiko - GARA\" \/><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gipuzkoan, Tolosako inauteriak dira famatuenak eta ez dago lagunartean disfrutatzeko toki hoberik. Aurten festa hasi berri da; otsailaren 12tik 17ra arte kaleak txarangaz, danborradaz, kontzertuz eta kolorez josiko dira. Egunean zehar, koadrilek lan handiarekin prestatutako konpartsak atera ohi dituzte kalera, eta ez dago hitzik sortzen den giroa deskribatzeko. Bertan aurkituko dituzu mozorro originalenak, <\/span><b>Hotel Parma<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">tik atera, Boulevardean autobusa hartu eta 30 minutu ingurura.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Donostiarrok, ordea, ez dugu atzean geratu nahi izan, eta hiriburutik aldentzeko gogo gutxi duten horiek ere badute zeregina. Gaur gauean, Illunben, hiriko konpartsen aurkezpena egingo da mozorro, musika eta dantza artean. Ondoren, larunbat eta igandean 17:00etatik aurrera, konpartsa horiek Donostiako erdigunean zehar arituko dira desfilean. Inauterietako jai giroari Sardinaren ehorzketarekin emango zaio amaiera.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Guk ezin dugu gehiago itxaron\u2026 Eta zu? Zertaz mozorrotuko zara? <\/span><b>Hotel Parma<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">n jakiteko irrikitan gaude, kontaiguzu!<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtero bezala, makina bat festa eta ospakizunekin etorri zaigu otsailaren hasiera. Donostiarrok ospatu berri sugu San Blas eguna, baita makilak atera eta Santa Agedan kantari ibili ere, eta kaldereroz jantzi ginen aurreko asteburuan mailu eta zartaginekin soinu pixka bat egiteko. Hurrengo egunean, Inude eta Artzainetan ibili ginen jai giroan. Hau dena asteburu honetarako beroketa izan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":5148,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[30],"tags":[],"class_list":["post-5153","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5153","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5153"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5153\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5159,"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5153\/revisions\/5159"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5148"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5153"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5153"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hotelparma.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5153"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}